XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itzal aundia zuen Japon'go maisuentzat.

Gaiñera, oso biziki miresten zituen Velázquez, Goya, Ingres, Renois eta Forain margolariak.

Beti zijoakion begia gizabizitzako agerpenetara.

Margolari onentzat, ingurua eta inguruko gauzen ikuspegia geigarritzat datoz.

Irudia, besterik ez dago.

Inguruko zerak ez dira ezer eta eranskin bezela baizik ez dira sartu bear.

Giza-iduriaren nortasuna ageriago egiteko baizik ez dira erabilli bear: orrela esaten zuen bere adiskide margolariekin biltzen zanetan.

Margolari onen lana aztertzeko egin zuen lan batean, Mari Cristina Gozzoli, gai auetan aditua danak, onela zion: Japondarren edergarrigintzak Lautrec onentzat beronen jokabidea on egiten zuen: margoa, kolorea, ez omen da zerbait itxuratzeko edo jazteko, irudiari erakuslekua jartzeko baizik: inguruaren lerroak, bein biurka, bein zoko-itxuran asmo zorrotzez banaturik, esan nai danaren adierazgarri biurtzen dira: erakustokia, zutikako nai etzanezko marraz, nai bezela zabalago nai estuago, mearrago egiten da.

Bizia billatzen zuen.

Margolari onek,1888 urtera ezkero, bere margolari-nortasuna lortua zeukan.

Fernando`ren Zirkuko Zalditeria izeneko laukiarekin iritxi zan mailla ortara: or jo zuen bere margozkeran gorengo mailla.

Gogoa geien pizten zioten gaiak zirkuetan, gabazko dantza eta edate-lekuetan, eta emagalduen artean aurkitzen zituen.

Ez uste olako lekuetara (batez ere emagalduen artera), sermolari egiñik ezer gaitzesteko, ez eta ere an atseginik billatzeko joaten zanik.

Or billatzen zuena bizia bera zan, zan bezelakoa, ez izan bear edo iduri zuena bezelakoa.

Or dago, 1890`an, burubelarri Paris`ko Moulin Rouge zalakoan, sartuta.

Mundu zoragarria du ori.

Or margoztuko ditu garai artako gizon eta emakume ospetsu askotxo: Goulue, Valentin-le-Désossé, Jane Avril eta abar.

Auetako asko margolari onek egin zituen La belle epoque deritzanaren ezaugarri eta ispillu.

Moulin Rouge ortarako,1891`ean, =lAg=oulue zanaren arpegiaz lenbiziko kartela margoztu zuen.

Garai ortan litografigintzari ere ekiten dio, eta emen ere goitiberako iraulketa sortzen du.

Margolanetan eta edergarrigintzan 1894`tik 1899`ra egiten du lanik geien.

Bere garaiko antzerti-jokatzaille ospetsuenen irudigille ere izan zan; baina beste gizarte-maillakoak bazter utzi gabe.